2013-01-16

Nire oporrak


           Oporrak, festa modukoak dira, eta 3 opor nagusiak hauek dira: Udako Oporrak, Aste Santua eta Neguko Oporrak (Olentzero).
Oso dibertigarriak dira! Orain kontatuko dizkizuet nire Neguko Oporrak (Olentzero).

            Lehenengo, eskola bukatu ondoren, etxera joan eta sofan etzanda jarri nintzen. Zer ondo! Egunak pasa eta Txuriurdinera joan nintzen, Eli, Amets eta Anerekin besteak beste. Ni mila aldiz erori nintzen, a zer dibertigarria! Txuriurdin eta gero Eliren etxera joan eta bere hamster-kumeak ikusi nituen. Zeinen polita ziren! Baita txikiak ere! Gauza gehiago ere egin nituen.

            Neguko Oporretan, Olentzero eta Errege Magoak etortzen dira, eta zer ematen dituzte? Opariak!, Olentzerok honakoa oparitu zidan:

-Arropa, mugikor bat (Samsung Galaxy Minia) eta txirula bat. Eta Errege Magoek berriz: dirua, erloju bat, eta poltsa bat.

            Festa hauetan jan ohi da eta jaten dena hau da:

-Ganbak, txangurroa, oilasko eta gauza gehiago. Horregatik loditzen gara.

            Oso tenperatua bajuak egon dira, baina zorionez ez du egin euririk ez eta kaskabarrarik egin, baina urte batzuetan hotz asko egiten izan du!

             Oso ondo pasa ditut oporrak eta espero dut opor gehiago izatea, eta elurra egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario